Korrika prestatzen hasteko lehen aldiz elkartuko dira
Ostiralean egingo dute lehenengo bilera, Korrika batzordeak deituta. Bilera irekia izango da, eta, besteak beste, Korrika pasatzen den egunean zer antolatu pentsatzen hasiko dira.
Aurtengoa urte bakoitia izanik, Korrika egitea egokitzen da. Oiartzunera apirilaren 12an, ia gauerdian, iritsiko da, eta hurrengo egunarekin aterako da. Egun hori berezia izan dadin —edo are bereziagoa— Korrika batzordeak lehen bilera deitu du ostiralerako, otsailak 1.
Intxixu-AEK euskaltegian izango da bilera, 17:00etan hasita (Fermiñene etxean). Korrika berari buruzko argibideak ematez gain, Korrika pasatzen den egunerako, baita aurrekoetarako ere, egin daitezkeen ekitaldiei buruz hausnartzen hasiko dira.