Oiartzungo mutilak Zubietan gailendu dira, sufrimendu puntu batekin
Deusto Donostia taldearen kontra irabazi dute Gizonen Ohorezko Erregionalekoek. Emakumeen taldeek itxura ona eman zuen Osasunaren kontra, galdu arren.
Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen taldeak garaipena lortu zuen pasa den larunbatean, Zubietan, Deusto Donostia taldearen kontra. Oiartzuarrak 0-2 aurreratu ziren, baina partida ez zuten erabakita utzi, eta bukaeran pixka bat sufritu zuten. Kontuak kontu, hiru puntu Oiartzun aldera. Sailkapeneko bosgarren koskara igo dira oiartzuarrak, 33 punturekin.
Nesken talde nagusiak, berriz, ez zuen punturik lortu larunbat arratsaldean jokatutako partidan. Osasuna —hirugarren sailkatua— jaso zuten Karla Lekuonan. Iruindarrak 25. minutuan aurreratu ziren, eta, ondoren, penalti bidez lortutako gola bertan behera utzi zieten nafarrei.
Atsedenaldirako sei minutu falta zirela berdindu zuen etxeko taldeak, eta bigarren zatia hasi eta berehala aurreratu ziren. Oiartzunek ongi eutsi zion emaitzari, baina 81. minutuan berdindu zuten gorritxoek. Beste bi golak luzapenean iritsi ziren.
Futbola
Emakumeen Bigarren Maila
- Oiartzun-Osasuna: 2-4.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Deusto Donostia-Oiartzun: 1-2.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B-Arratia: 1-1.
Gizonen Lehen Erregionala
- Oiartzun B-Dunboa Eguzki: 3-2.
Emakumeen Gorengo Maila
- Goierri Gorri-Oiartzun C: 1-2.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Clinica Dental Aldaz-Oiartzun: 1-6.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Pizzeria B17-Power Rangers: 4-1.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Miren Taberna-Trikuharri: 5-7.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Mekalki Aloña Mendi-Oiartzungo Saskilagunak: 61-44.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Kurkubi-Oiartzungo Saskilagunak B: 54-35.