Martxoaren 8a prestatzeko bilera egingo dute larunbatean
Larunbatean elkartuko dira, udaletxeko bilera aretoan. Asanblada feministak herriko feministak saretzeko balio izango du.
![martxoak 8 oiartzun](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/01/martxoak-8-oiartzun.jpg)
Martxoaren 8a prestatzeko bidean, Oiartzungo Asanblada Feministak bilera egingo du datorren larunbatean, otsailak 1. Pasa den astean bezala, udaletxeko bilera gelan elkartuko dira, 09:00etatik 11:00etara.
Herriko feministak saretzeko asmoz deitu dute bilera.