Argazki erakusketa antolatu du Urdaburuk
Pili Alvarez elkarteko kideak joan den abuztuan Andorrara egindako bidaian ateratakoak dira argazkiak.
Urdaburu Mendizale elkarteak argazki erakusketa antolatu du datorren ostegunean (hilak 7). Pili Alvarez elkarteko kideak joan den abuztuan Andorrara egindako bidaian ateratakoak dira argazkiak. Bidaiaren argazki erakusketa ere antolatu dute Urdabururen egoitzan hilaren 5etik 22ra bitartean, elkartearen ohiko ordutegian bisitatu daitekeena.
Argazki emanaldia 20:00etan izango da elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal kalea, 23)