Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko batzarra gaur
Merkatuzarren izango da batzarra, 19:00etan. Greba feministaren aurretik aurretik antolatzeko beharra nabarmendu du eta horretara deitu du mugimendu feministak.
Azken urteetako manifestaziorik jendetsuena egin zuten Errenteria-Oreretan pasa den Martxoaren 8aren harira. Oreretako Mugimendu Feministak Martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko batzar irekia egingo du gaur. Merkatuzarren izango da batzarra, 19:00etan. “Martxoaren 8an emakumeok, transok eta bollerok” kaleak hartuko dituztela esanda, aurretik antolatzeko beharra nabarmendu du eta horretara deitu du mugimendu feministak, nabarmenduta greba feminista bizitzako esparru guztietan kokatzen dela, “soldatapeko zein doako lanetan, sexualitatean, kontsumo ereduan, familia eraikitzeko moduan, jakintzak ekoizteko eran, arrazakeriaren aurrean, edertasun ereduan, eta zapalkuntza guztien aurrean. Greba feministarekin, hetero patriarkatu kapitalistari planto egingo diogu”.
