Udal langileei ordainsaria igotzea onartu du plenoak
Horren arabera, %2,25eko igoera izango dute nominetan aurten. Joan den hilabetearen lehenengo egunetik ezarriko zaie igoera hori.
Aho batez. Horrela onartu zuen udalbatzak atzoko saioan udal langile guztiei ordainsaria igotzea. Horren arabera, %2,25eko igoera izango dute nominetan aurten. Joan den hilabetearen lehenengo egunetik ezarriko zaie igoera hori.
Bestalde, 2008an Donostia-Oarsoaldea inguruko musika eta dantza espezialitate ezberdinetako irakasleen lehenengo poltsa sortu zen, eta 2011n lankidetza hitzarmena sinatu. Horren arabera, Donostia, Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Orio, Beasain, Errenteria eta Lezoko udalek hartu zuten parte, eta guztientzako zerrenda komunak eta bateratuak kudeatzeko irizpideak zehaztu zituzten. Orain eskola kopuru handi batekin hitzarmenak egiteko aukera ikusi dute, eta kudeaketa errazteko banan-bana sinatuko dituzte. Atzoko plenoan alkatea ahalmentzea erabaki zen hitzarmena sinatzeko.