Via Galega aurkeztuko dute Trintxerpen
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Galiziako plataforma da; aurkezpenean Gure Esku Dago eta ANC Biltzar Nazional Katalaneko kideak egongo dira.
Fato Cultural Galego elkarteak antolatuta, bihar, 12:00etan, Via Galega plataforma aurkeztuko dute Trintxerpeko alkateordetzan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko galiziar plataforma da Via Galega. Iaz sortu zen, eta ordutik erabakitzeko eskubidearen aldarria hedatzeko lanean ari dira.
Trintxerpeko aurkezpenean Fato Vultural Galego elkarteko kideekin batera, Gure esku Dago eta ANC Biltzar Nazional Katalaneko kideak egongo dira.
Oiartzunen, bestalde, Kontxa Murgiari omenaldia egingo diote bihar arratsaldean, eta gaur haren omenezko poesia emanaldia izango da euskaraz, katalanez eta galizieraz.