Arazo handirik ez, momentuz
Haizeak etxebizitza bateko antena mugitu eta hura kalera erortzeko arriskua eragin du. Nafarroa etorbidean izan da gertaera eta suhiltzaileak ari dira antena erretiratzen
Negu gorriko giroa gaurkoa. Euri jasa eta txingorrari, haize bolada gogorrak gehitu behar zaizkio. Haizeak zehazki, etxebizitza bateko antena mugitu eta hura kalera erortzeko arriskua eragin du. Nafarroa etorbidean izan da gertaera eta suhiltzaileak ari dira antena erretiratzen, kalterik sortzea ekiditeko. Argindarra ere eten omen da momenturen batean, baina dagoeneko hori ere konponduta dagoela jakinarazi dio Udaltzaingoak HITZAri.