[Galeria] Mercadabadillon bada zer erosi
Lehenengoz zabaldu ditu ateak Mercadabadillok Trintxerpen. Ziriza Etxeak hartuko du gaur eta bihar tokiko bitxigileak eta artisauak biltzen dituen azoka. Bitxiak eta artisautza ez ezik, bigarren eskuko gaiak, eta vintange gaiak dira salgai bertan. Ez da gaur kalerako girorik, halere, jende ugari bildu da azokara eguerdian.
Dabadaba aretoaren itzalera sortua, Mercadabadilloa arrakasta handiz txertatu da Donostiaren egunerokoan, eta orain bere sustatzaileek aurrera urrats bat eman eta azoka ibiltaria bihurtzea erabaki dute. Gaur eta bihar izango da azoka Pasaian, 11:00etatik 19:00etara.