Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Mintegia: "Inor baztertu gabe, herriarekin eta herriarentzat lan egitera nator"

Eskerrak eman dizkie lehenik Mintegiak bere izena proposatu dutenei, batzarretan parte hartu duten guztiei, gaur Kultur Etxean bildu direnei, eta beregan konfiantza osoa jarri duten guztiei.

Hamarnaka lagunek babestu dute Mintegia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2019/02/02

Junkal Mintegia izango da EH Bilduren alkategaia, eta gaur egin du koalizio subiranistak aurkezpen publikoa Antxoko Kultur Etxean. Txalo artean hartu dute bildutakoek Mintegia, Migel Mari Torreak hura aurkezteko egindako sarreraren ostean hitza hartu duenean. Eskerrak eman dizkie lehenik Mintegiak bere izena proposatu dutenei, batzarretan parte hartu duten guztiei, gaur Kultur Etxean bildu direnei, eta beregan konfiantza osoa jarri duten guztiei, “denok egiten dugu EH Bildu, eta gaur bezalako egunetan ikusten dugu merezi duela proiektu honetako kide izatea”.

Ardura eta erantzukizun handia dela, baina babestu duten guztiei esker ilusioz beterik dagoela esan du Mintegiak, “herritarron bizitza hobetzeko grinari eta gogoari erantzuteko indarrez, eta konpromiso kolektibo honi ahalik eta hoberen erantzuteko agindu irmoarekin”. Orain arte kalean ikusi dutela hamaika herri mugimendutan murgilduta erantsi du alkategaiak eta batzuk aipatu ditu: Pasaia-Lezo Lizeoa, Gure Esku Dago dinamika, edota Amaia eta Ikerri babesa ematen. Maiatzetik aurrera berriz, herritarrengandik gertu eta politikan buru-belarri jardungo duen herritarra izango dela nabarmendu du, udalean arituta ere kalean jarraituko duena, “herritarren eskubide eta beharrak beti gure jardunaren erdigunean hartuta, guk ez dugulako gobernatzea beste modu batera ulertzen”.

Ibilbide profesionalean jasotako eskarmentua lagungarri izango duela esan du, bestalde, Mintegiak. 30 urte beteko ditu aurten Errenteriako Udalean lanean, eta azken urteak kultura dinamizatzaile jardunean aritu da eragileekin eta herritarrekin, “herriarekin eta herriarentzat eraikitzen, elkar ezagutzako topaguneak sortzen. Herri egiten. Herriari bizia ematen. Maila humanotik, ez dudalako herrian aritzeko beste modurik ulertzen, ezta ulertu nahi ere, eta zuengandik beti gertu egongo den udal kudeaketa eraginkorraz ardaztuko dut nire lana. Horrela egingo dugu Pasaia, gure herria. Guztion herria. Herri inklusiboa eta kohesionatzailea”.

Pasaitar guztien interes publikoa defendatzeko politika publikoa egitera datozela esan du, bestalde, “bereziki, behartsuenena eta babesgabekoenena”. Horri begira, datozen asteetan herri programa eta hautagaitza osatuko dutela zehaztu du Mintegiak, “herrian batean zein bestean dabiltzan herritarrekin, esperientzia ezberdinak dituzten pertsonekin, barruti guztietako bizilagunekin. Herriko zerrenda, herritar dinamika ezagutzen eta bizi duten pertsonekin osatuko dugu, herritarren konfiantza eskuratu eta udaletik pasaitarron bizi kalitatea hobetzeko herri programa osatuko dugu, eta gure herria hobetu nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera”.

Herritarrak protagonista

Herritarrei eman die protagonismoa eta argi esan du herria ezin dela udaletik aldatu, “herria bertako herritarrekin aldatu behar dugu, eta geuk udaletik bitartekoak jarri behar ditugu hori ahalbidetzeko. Baina guztion artean egingo dugu Pasaia herri duin, aske eta jasangarria, gizarte osoaren ongizatea bermatzeko”.

Lan lerro batzuk zehaztu ditu ondoren. Besteak beste, mugikortasun eta irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartuko dituztela esan du, barrutien arteko loturak hobetu, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko plana egin, edota aparkaleku sistema aztertu. Herriko komertzioa sustatzea beste lan ildoa izango dute, baita kultur ekipamenduen kudeaketa hobetu eta kultur agenda lantzea. Elkarlana ere aipatu du, “gazteekin, emakumeokin, jatorri ezberdinetako herritarrekin, gure herrian askatasunean eta parekidetasunean bizitzaz eta aisialdiaz goza dezagun. Pasaitarrok etsipenetik aldendu eta ilusioz gure herriaren etorkizunari begiratu behar diogu, amesten dugun herria elkarrekin eraikitzeko”.

Politikara ez doala inoren kontra egitera, ezta argazkiak bilatzera ere esan du amaitzeko: “Inor baztertu gabe, herriarekin eta herriarentzat lan egitera nator”. Hasi bezala bildutakoen txalo artean amaitu du mintzaldia Mintegiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.