Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Otaegi: "Pertsonen beharrak eta haien duintasuna erdigunean jarriko ditugu"

2011n ekindako bideari jarraipena ematera datorrela esan zuen atzo Otaegik.

Aizpea Otaegi maiatzeko hauteskundetarako EH Bilduren alkategaia Julen Mendoza alkatearekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/02

Aizpea Otaegi Mitxelena da maiatzeko udal hauteskundetarako EH Bilduren alkatetzarako hautagaia.  Lepo zegoen Reina Aretoan egin zuen koalizio subiranistak bere alkategaiaren aurkezpena atzo. 2011n ekindako bideari jarraipena ematera datorrela esan zuen atzo Otaegik, eta azken zortzi urte hauetan egin den udalgintzari bere babesa adierazteko modua, eta hasitako bideak jarraipena izan dezan eskaintzen duen alea dela bere hautagaitza, erantsi zuen.

Komunitatearentzat lanean eta herriari ekarpena egiten jarraitzeko aukera dela alkategai aurkeztea, beste toki batetik, azaldu zuen, “finean, herriarekiko sentitzen dudan konpromisoan sakontzeko hautua. Udalak dira herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak eta justizia sozialean eta berdintasunean eragiteko aukera paregabea eskaintzen duten eremuak”.

EH Bilduren politikak ardaztuko dituzten hiru oinarri nagusiak ere aurkeztu zituen Otaegik. Pertsonen beharrak eta horien duintasuna erdigunean jarrita herri gisa Errenteria-Oreretak dituen baliabideak ongi antolatu eta banatzea; komunitate sena lantzea, “baliabideak bezain garrantzitsuak baitira harremanak, elkarrekin bizitzen jakitea, gutasun baten parte sentitzea, pertsonalki eta kulturalki garatu ahal izatea, ikasteko grina asetzea. Komunitateari ekarpena egin eta komunitatearengandik jaso, finean”; Aurreko biak garatzeko baldintzak eskainiko dizkien ingurunea litzateke hirugarren oinarria: “Naturarekiko harreman estua eta errespetuzkoa; eta pertsonen, pertsonen neurrira eraikitako hiri jasangarria”.

Formakuntza handiko emakumea

1974an jaio zen Otaegi Galtzaraborda auzoan. Soziologia eta politika zientzietan lizentziatu zen 1998an Deustuko Unibertsitatean, eta urte berean, Eusko Ikaskuntzetan Aditu Unibertsitarioaren titulua lortu zuen EHUn. Politicas locales, genero y desarrollo (Tokiko politikak, generoa eta garapena) masterra egin zuen Valentziako Jauma I unibertsitatean. Azken urteetan ikasketa feministen eta genero ikasketen programan doktoregai izan da.

Ibilbide profesionalari dagokionean, politika publikoen esparruarekin aritu da proiektu ezberdinetan ikerlari eta aholkularitza lanetan. Hizkuntza eta berdintasun politiketan jardun da gehien, baina hezkuntza eta berrikuntza sozialaren alorrak ere jorratu ditu.Bide akademiko eta profesionala partaidetza sozio-politikoarekin uztartu izan dituela beti dio EH Bilduk, “euskaltzaletasunaren, feminismoaren eta kultura-aniztasunaren alorretan bereziki. Herritarren eta udalen elkarlanerako espazioen potentzialean asko sinisten du. Horren adierazle da Errenteriako Udaleko Berdintasunerako Kontseiluko kide izana urte luzez, baita Errenteriako Plan Estrategikoaren Segimendurako Batzordeko kide ere”

Egungo alkateak, Julen Mendozak aurkeztu zuen Otaegi atzo. Mendozak berak aurkeztu zuen hautagaitza hamabost abalisten babesarekin eta herriko hauteskunde batzordeak proklamatu du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.