Udal hauteskundeetarako zerrenda osatu du PSE-EEk
Goizane Alvarez Irijoa izango da bigarrena zerrendan. Atzo egin zuten ezohiko bilera behin betiko zerrenda erabakitzeko, eta afiliatuen %90ak babestu zuen tokiko batzordeak aurkeztutako hautagai zerrenda.
Errenteriako alderdi sozialistak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrenda osatu du. Atzo egin zuten ezohiko bilera behin betiko zerrenda erabakitzeko, eta afiliatuen %90ak babestu zuen tokiko batzordeak aurkeztutako hautagai zerrenda. Zerrenda horretan gazteak, jubilatuak, langile publikoak, autonomoak eta sindikalistak daudela zehaztu du PSE-EEk, “paritarioa da, eta guztiek dute kudeaketarako gaitasuna, prestaketa, esperientzia, gogo eta ilusioa. Guztiek dute konpromisoa Errenteriarekin”
Goizane Alvarez Irijoa izango da bigarrena zerrendan. “Abokatua da, Gazteria eta Kiroletako Foru zuzendaria. Irungo Udalean zinegotzia eta bertan Ogasun, Giza Baliabide, Udaltzaingo, Ekonomia promozio eta Garapenerako Kooperazioko delegatua izan da. Hiru seme-alaba ditu eta lotua du mugimendu feministarekin”.
Isaac palencia, Joseba Echarte, Montserrat Luis, eta Iñaki Ruizek osatzen dute zerrenda hori. Halaber, zerrendan pertsona berriak txertatu dituztela azaldu du alderdi sozialistak: Rosa Rebollo, Yosleidy Ferrera eta Iñaki Fernandez. Elena Hernandezek errepikatuko du. Ruben Esteban, Almudena de la Torre, Juan Antonio Magro, Mariangeles Machin, Manuel Quesada, Ana Pilar Bueno, Joaquin Acosta, Conchi Alvarez, Donato Larrañaga eta Inma Trianorekin osatu du PSE-EEk Miguel Buen Lacambrak itxi duen zerrenda.