Baina eztarriz sano gabiltza...
Santa Ageda egunaren bezperan, ikasleak ere atera dira kalera koplak abestera.
Santa Ageda egunaren bezpera izanik, lurra esnatzera aterako dira gaur ahots eta makilekin tradizioak agintzen duen moduan. Arratsaldean Ereintza elkartekoak, eta Xenpelar Bertso Eskola, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea eta Xenpelar AEKkoak arituko dira bazterrak alaitzen. Aurretik, txikienak aritu dira herriko kale eta plazetan. Gogotik astindu dituzte makilak, eta eztarriz sano dabiltzala erakutsi dute. Argazkikoak Cristobal Gamon ikastetxekoak dira.