Donibane Eskubaloiak galdu egin du Zarautzen kontra
Jaitsieratik gero eta gertuago daude arrosak
30-26 irabazi dio Zarautzek Donibane Eskubaloiari, eta denboraldiko zortzigarren porrota kateatuta, jaitsiera gero eta gertuagoa dute.
Partida gaizki hasi zen arrosentzat, eta bide beretik jarraitu zuen partidaren lehen erdian. Atsedenaldirako sei golen aldea lortu zuten zarauztarrek (16-10). Bigarren zatian estutu zuten gehien arrosek, partida bukatzeko bost minuturen faltan golen aldea asko murriztuz, baina hainbat jokalariren kaleratzea eta kontrarioen atezainaren lan finak, ez zien arrosei aurrera egiten baimendu.
Zailak dituzte kontuak Jesus Pinoren mutilek, eta hori dela eta, datorren astean Bergaran jokatuko duten partida funtsezkoa izango da, han lortzen duten emaitzaren arabera jomugan berri definitu beharko dituztelako.
Golak eta golegileak: Haritz Perez (8), Zuhaitz Garrido (5), Ion Gajate (3), Jokin Batalla (3), Agus Santos (2), Xabier Luzuriaga (2), Xabier Mate (1), Aritz Frias (1), Beñat Urkia (1).
Gazteen taldea
Donibane Eskubaloia 37-38 Urnieta Eskubaloia