Galtzarabordako igerilekua itxita izango da larunbat goizean
Igeriketa lehiaketak direla eta, larunbatean itxita izango da Galtzarabordako igerilekua goizez, 13:00ak arte.
Igeriketa lehiaketak direla eta, larunbatean itxita izango da Galtzarabordako igerilekua goizez, 13:00ak arte. Kiroldegiko igerilekuan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderian burutuko dira, ordutegi berean, jaioberrienak izan ezik. Azken horiek orain arteko ordutegi eta leku berean ematen jarraituko dute. Udal Kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.