Martxoak 8ko greba prestatzeko bi deialdi luzatu ditu Antxoko mugimendu feministak
Bekoz Beko taldearen egoitzan bilduko dira emakumeak
Hilabete bat eta lau egun. Gero eta gutxiago falta da martxoak 8ko grebarako, eta Antxoko mugimendu feministak eguna behar bezala antolatzeko lanean dihardu.
Aste honetarako bi deialdi luzatu dituzte. Bihar, otsailak 5, pankartak prestatzen hasiko dira, eta ostiralean, berriz, batzarra egingo dute, prozesua martxan jarriz geroztik laugarrena.
Bai pankartak prestatzeko, zein batzarra egiteko Bekoz Beko taldearen egoitzan elkartuko dira. Bihar, 17:30ean, eta ostiralean, berriz, 18:00etan.