San Juango nesken garaipena bateletan
Illunbe eta Kaiarriba baina azkarragoak izan dira arrosak igandean Koxtapek antolatutako estropadan; mutiletan Oriok irabazi du.
Eguraldiak mehatxatuta beste behin, baina azkenean atzokoan bai, Koxtapek antolatutako estropada lehiatu ahal izan zen igandean, eta etxeko batelek ez zuten defraudatu. Nesken kategoria nagusian sanjuandarrek irabazi dute estropada, Illunbeko eta Kaiarribako batelei gailenduta.
Mutiletan, berriz, Senior Kategorian, Oriok irabazi du estropada. Zumaiarrak izan dira bigarrenak, Kaiarriba hirugarren, eta San Juan eta San Pedro laugarren eta bosgarren hurrenez hurren.
Sanjuandarren bigarren garaipena, haur mailako nesken eskutik etorri zen. Estropada irabazi zuten beste behin klubeko arraunlari gazteenek.
Hurrengo jardunaldia igandean lehiatuko da, Pasaian baita ere, baina kasu honetan San Pedrok antolatuta.
Bien bitartean, igandean, traineruen jaitsiera izan zen Sestaon, Hibaikaren partaidetzarekin. Zierbenak irabazi zuen estropada, eta Hibaika 21. izan da. Guztira, 24 ontzik parte hartu zuten.