Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko emaitzak (2019-02-05)
Pasa den asteburuan zortzi partida jokatu dituzte Madalensoro pilotalekuan. Partida ia guztietan oreka egon da, eta maila ona ikusi da.
Zutik, Arruti, Esoain, Maiz epailea, Lizarazu eta Zubeldia. Makurtuta, Mitxelena, Berebide, Barbulo eta Laborde. Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko zortzi partida jokatu zituzten pasa den larunbat eta igandean, hiru mailetakoak. Partida gehienetan oreka izan zen, joko aldetik, eta ikustera hurbildu zirenek ez zuten aspertzeko aukerarik izan.
Partidarik ikusgarriena, Aizpuru eta Dagerre bikoteak Inda-Gastesiren kontra jokatu zutena izan zen. Inda eta Gastesi nagusitu ziren (25-20), ustez faborito zen bikotearen kontra. Ordu eta erdi iraun zuen norgehiagokak, eta azken momentuan erabaki zen.
Mitxelena eta Berabide oiartzuarrek, Bigarren Mailan, kostata izan bazen ere, bere partidua aurrera ateratzea lortu zuten, Barbulo eta Laborderen kontra. Aurreko partida bezala, luze joan zen, emaitza berberarekin bukatzeko.
Hirugarren Mailan, Bidegain oiartzuarrak, Ojerrekin batera, 25-14 nagusitu ziren. Honakoak dira asteburuko emaitzak (datorren asteburuko kartelera, ikusteko, sakatu hemen):
Lehen Maila
- Aizpuru – Dagerre / Inda – Gastesi: 20-25.
Bigarren Maila
- Mitxelena – Berebide / Barbulo – Laborde: 25-20.
- Viana – Matxain / Loidi – Beloki: 23-25.
Hirugarren Maila
- Maneiro – Aizkorreta / Carrera – Otxoa: 25-21.
- Lizarazu – Zubeldia / Arruti – Esoain: 20-25.
- Izagirre – Cuesta / Gurrutxaga – Arrieta: 9-25.
- Murua – Arruti / Urteaga – Vitoria: 17-25.
- Bidegain – Ojer / Unsuain – Fierro: 14-25.
