Sorturen ikastaro feministan izena emateko epea aste honetan bukatuko da
Ostiralean, hilak 8, bukatuko da Sortuk antolatutako ikastaroan izena emateko izena. Hiru saio izango dira guztira, gizon zein emakumeentzako.
Oiartzungo Sortuk hiru saioko formazio tailerra antolatu du, 3 urrats Oiartzun feministarantz. Datorren ostiralean, hilak 8, itxiko dute izena emateko epea.
Hainbat modutara eman daiteke izena: posta elektronikoa erabiliz, edo esteka honetako galdetegia betetzen. Kastro Berri tabernatik pasatuta ere izena eman daiteke. Lehenengo saioa hilaren 16an izango da.
Saioak
Sortuk feminismoa erdigunean jarri du. “Gaurdanik ari gara etorkizuneko Euskal Errepublika irudikatzen”, esan du Oiartzungo Sortuk. “Eta ulertzen dugu jendarte justu, libre eta zoriontsuan bizi nahi badugu, Euskal Errepublikak feminista izan behar duela ezinbestean”.
Hori helburu bezala egingo dituzte hiru saioak. Larunbatetan izango dira saioak, 09:00etatik 13:00etara. Hau izango da egitaraua:
- Otsailak 16: Mistoa izango da eta otsailaren 16an egingo da Feminismoaren oinarriak izenpean, udaletxeko pleno aretoan.
- Martxoak 30: Emakumeek Haurtzaro Ikastolan, Ahalduntze bidean 1 tailerra jasoko dute. Gizonek, aldiz, Elizalde Herri Eskolan Pribilegioak deseraikitzen 1.
- Apirilak 6: Emakumeak Haurtzaro Ikastolan elkartuko dira, aurreko saioarekin jarraitzeko. Gizonek, berriz, Elizalde Herri Eskolan jarraituko pribilegioen deseraikitzearekin.
