Herritarren elkartasuna eskertu du Oreretako Gazte Asanbladak
Irunetik igarotzen diren migratzaileek, negurako arropa egokia behar dute bidea jarraitzeko, eta deialdia egin zuen Oreretako Gazte Asanbladak ostirala eta larunbatean arropa biltzeko gaztetxean bertan.
Gazte asanbladako eta Harrera Sareko kideak bildutako arropa entregatzeko unean. Migratzaileentzat arropa bildu nahi zuten. Irunetik igarotzen direnek, negurako arropa egokia behar dute bidea jarraitzeko, eta deialdia egin zuen Oreretako Gazte Asanbladak ostirala eta larunbatean arropa biltzeko gaztetxean bertan. Herritarrek erantzun zuten, eta eskerrak eman dizkiete orain gazte asanbladatik erakutsitako elkartasunagatik, eta arropak eramateagatik. Bildutako guztia, igandean bertan eraman zuten Irunera gazte asanbladako kideek. Harrera Sareari eman zioten, eta bide batez, elkartasuna adierazi zioten. Azken hori arduratuko da orain beharren araberako banaketa egiteaz.
