Zinema zuzendari oiartzuarrak Korrika 21eko omenduari buruzko film laburra osatu du, duela zazpi ekitaldiko elkarrizketan oinarrituta. Larunbatean ikus ahal izango da.
Segurtasunaren inguruan akordioa hartu du Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak. EH Bilduk, PSE-EEk, Errenteria Irabazizek eta EAJk dute ordezkaritza batzordean eta aho batez onartu dute akordio hori.
Emakumeen taldekako lehiaketan, berriz, Iratxe Beitia, Leire Blazquez eta Arantxa Zapata izan dira azkarrenak; eta gizonetan, Miguel Maza, Beñat Lekue eta Iñigo Sardonek irabazi dute.
Patxi Perezek herri dantza gidarien formakuntza tailerra emango du. Lorena Zalakainek ihoteetako dantza tailerra eskainiko du. Igandean gaiteroen kalebueltaren txanda izango da.
Lezoko PSE-EE gustura dago legealdian egindako lanagatik. Gobernu taldeko kide izan da Jose Angel Sanchez zinegotzia. Agintaldiaren balorazioa egin du.
Waldorf hezkuntza eredua ezagutzeko aukera eskainiko du hitzaldiak. Gipuzkoako lehen Waldorf eskola 2019-2020 ikasturtean jarri nahi dute martxan.
Jarduera fisikoa preskribitu dieten pazienteentzako zerbitzua da. Anbulatorioaren lehen solairuan emango dute arreta, asteazken goizero.
Pasa den larunbatean jokatu zuten Gipuzkoako Judo Txapelketa. Kimu Mailan, Elizaldetarrak taldeko judokak bigarren eta hirugarren postuan geratu dira.
Trintxerpeko mendizaleek Errioxako Peñalengua mendia igoko dute, eta ondoren upelategi batean bazkalduko dute.