Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lezoko PSE-EE: "Herriaren gobernantzaren eta udalaren ekintza lidergoaren giltza izan gara"

Lezoko PSE-EE gustura dago legealdian egindako lanagatik. Gobernu taldeko kide izan da Jose Angel Sanchez zinegotzia. Agintaldiaren balorazioa egin du.

joxean sanchez Joxean Sanchez, PSE-EEko Lezoko zinegotzia.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/02/06

Agintaldi honetan Lezoko gobernu taldearen partaide bezala egin dituenen balorazioa egin du herriko PSE-EEk: “Herriaren gobernantzaren eta lidergoaren giltza izan gara”. Ogasun, Ingurumen, Lan eta Garapen Ekonomiko sailetako ardura izan du Jose Angel Sanchez zinegotziak, eta esan duenez, hauteskunde programan idatzitakoen %90 bete du, “programa lezoarren nahi eta beharretarako egokia zela argi geratu da”. Atalez atal egin dute Lezoko sozialistek agintaldiaren balorazioa. “Ezker abertzaleko udal gobernuek eragindako buxadura eta lozorro egoeratik ateratzeko bidean ekarpen handia egin dugu. Geldirik zeuden herritarren eskaerak konpondu ditugu. Gure hauteskunde programa bete dugu. Oraindik badago lana egiteko, ordea, eta sozialistok ez dugu atzera urratsik egingo lortu ditugun gizarte konkisten inguruan”.

Ogasun arloan, aipatu dute EH Bilduk lezoarrak “zigortu” egin zituela zerga presio handia ezarriz, “hori arindu egin dugu”. Zirkulazio zerga txikitu, eta familia ugarientzat nahiz gizarte laguntzak jasotzen dituztenentzat hobariak eta salbuespenak ezarri direla adierazi dute. “Gainera, lau urte hauetan udal zerga eta tasak ez dira igo”. Udal zorra amortizatzen joan direla adierazi du PSE-EEk, eta inbertsioen atala indartu dutela, adibidez Herri Eskolaren jolaslekuan estalkia jarriz, hainbat kale berrituz, parkeak eta udal eraikinak hobetuz, eta Altamira eta herrigunea lotuko dituen igogailua eginez. Enplegu planetarako eta gizarteratze egitasmoetarako udal aurrekontuaren %3 (urteko 175.000 euro) bideratu dutela esan du alderdiak.

Ingurumen arloari dagokionez, herriko biodibertsitatea hobetzeko “ekintza asko” egin direla nabarmendu du PSE-EEk, erreka eta errekastoetan batik bat. Eraginkortasun energetikoan eta ingurumen sentsibilizazioan sakondu dutela aipatu du ere. Azpimarra jarri du azken horretan Jose Angel Sanchez zinegotziak: “Agintaldiko unerik gorenetakoa izan da hondakinak jasotzeko sistema aldatzea. EH Bilduk ezarritako atez atekotik, sistema garbiago, ekonomikoago, eta demostratu den bezala eraginkortasunean atez atekoaren pareko den sistema dugu, birziklatze tasa altuak lortzen dituena, %80 ingurukoak”. PSE-EEk esan du, adi ibiliko dela aurrerantzean “berriz ere atez atekoa jar ez dadin”.

Beste erakundeekin elkarlana
Sanchezek “aurreko urteetan hautsitako” erakundeen arteko hartu-emana aldatu eta handitu egin dela adierazi du. Horren ondorioz, gazteentzat alokairuzko 50 etxebizitza egingo direla (Aralar kalean), Donibanerako bidegorria, Altamirako igogailua, edo tren geltokiko lanak egin ahal izango direla adierazi du Sanchezek. Beste hainbat alorretan aurrera atera diren beste egitasmo batzuk baikor baloratu ditu sozialistak, “horiekin harro gaude”. Horien artean Sanchezek aipatu ditu gazteentzat alokairuzko etxebizitzetara joateko laguntzak, adinekoentzako parke osasuntsuen programa, Altamiran eman zen parte hartze prozesua, edo Berdintasun teknikaria lanean hasi izana.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.