'A bocajarro' liburua aurkeztuko du bihar Mireia Redondok
Liburuarekin eztabaida handietan ekarpena egin du idazleak, anarkofeminismoaz, klase feminismoaz, autodefentsaz, ekintza zuzenaz, eta genero indarkeriaz mintzo da, besteak beste.
Mireia Redondo Prat Kataluniako idazle eta ekintzaileak, A bocajarro. Reflexiones anarcofeministas liburua aurkeztuko du bihar Mikelazulo elkartean. 18:30etan hasiko da aurkezpena kultur elkartearen egoitzan. Pentsamenduak baina baita esperientziak ere Redondok bildu dituenak liburura pertsonala ere politikoa den ideia praktikara eramateko. Liburuarekin eztabaida handietan ekarpena egin du gainera, idazleak, anarkofeminismoaz, klase feminismoaz, autodefentsaz, ekintza zuzenaz, eta genero indarkeriaz mintzo da, besteak beste.
Horretaz guztiaz, eta bere liburuaz arituko da Redondo biharko aurkezpenean.