2019/2/7

'A bocajarro' liburua aurkeztuko du bihar Mireia Redondok

Liburuarekin eztabaida handietan ekarpena egin du idazleak, anarkofeminismoaz, klase feminismoaz, autodefentsaz, ekintza zuzenaz, eta genero indarkeriaz mintzo da, besteak beste.

markel olano niessen

Markel Olanok Niessen-ABB bisitatu du, euskararen sustapena ezagutzeko

Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, euskararen erabilera bultzatzea inbertsio errentagarria da enpresentzako. Oiartzungo enpresaren euskararen sustapena ezagutu du.

Bixente Perurena gogoan 35 urte geroago

1984ko otsailaren 8an hil zuten Hendaian, Angel Gurmindo errefuxiatu nafarrarekin batera zegoela tirokatu zituen GAL-ek. Hitzaldia antolatu dute igandean.

Bikote pasaitar bat etxea galtzear dela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Etxebideren aurrean prentsaurrekoa egin dute, bikoteari alokairu sozialeko etxebizitza zuzenean esleitu diezaioten eskatzeko.

Bihar zabalduko du udalak etxebizitza komunitarioan izena emateko epea

Hilaren 8tik 27ra arte izango da izena emateko aukera, eta horretarako, Zu! Zure Udala zerbitzura jo behar dute. Online egiteko aukera ere izango dute.

Errenteria Irabazizeko zinegotziak. Basurto falta da argazkian

Alderdi guztien arteko akordioa garrantzitsutzat jo du Errenteria Irabazizek

Alderdi guztiek adostuta udalak hartutako neurriek Errenteriaren espazio publikoen erabilera "baketsu eta ordenatua" ekarriko duen zalantzarik ez du Errenteria Irabazizek.

Korrika 20 Errenteria-Oreretan.

Korrikotea, motorrak berotzen hasteko

Xenpelar AEK euskaltegian Korrikaren arropa izango dute salgai aste honetan eta hurrengoan.

2019 martxoak 8 agerraldia oiartzun

Martxoaren 8koak azaltzeko agerraldia egingo dute bihar

Oiartzungo Feministen Asanbladak azalpenak emango ditu bihar arratsaldean, Kastroko iturriaren inguruan. Ahalik eta jende gehien bildu nahi dute.

Antxo Eraikiz erakusketa, azokan

Herritarrak hartzeko datak aldatu dituzte Antxon

Azken orduko kontu batengatik alkateak ezin izan ditu aste honetan herritarrak hartu

Kaldereroak Trintxerpera bidean dira

Hilaren 17an irtengo da konpartsa, eta entsegua asteazkenean egingo dute.

Gehiago