Korrikotea, motorrak berotzen hasteko

Xenpelar AEK euskaltegian Korrikaren arropa izango dute salgai aste honetan eta hurrengoan.

Korrika 20 Errenteria-Oreretan. Korrika 20 Errenteria-Oreretan.

Korrika 21 gero eta hurbilago dago, eta Oarsoaldeko AEK hasi da motorrak berotu eta giroa sortzen. Larunbatean hitzordu garrantzitsua finkatu du: Korrikotea. Merkatuzarrek hartuko du Korrikaren inguruko barrikotea. Mahaiaren bueltara bildu aurretik, triki poteoa antolatu dute. 12:00etan abiatuko da hori Arkaitza tabernatik. 14:00etan hasiko dute Korrikotea eta sagardotegi menua aukeratu dute: bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta, gazta, intxaurrak eta irasagarra.

Sagardotegi menua prestatuko dute denontzat, eta haurrentzako bazkaria etxetik eramateko aukera ere eskaini dute. Txartelak salgai daude Arkaitza, Sindikato, Landare eta Xeran; Lezoko, Tiñelun; eta Oiartzungo, Kastron. Helduek, 22 euro; haurrek, 0-5 urte artean doan, eta 5-12 urte artean, 6 euro.

Bazkalostean, 21. Korrikaren aurkezpena egingo dute, eta ondoren, kantaldia antolatu dute Andoni Ollokiegiren eskutik. Haurrentzako txokoa egongo da.

Bestalde, Xenpelar AEKk Korrika 21eko arropa salgai izango du aste honetan eta hurrengoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.