Kaldereroak Trintxerpera bidean dira

Hilaren 17an irtengo da konpartsa, eta entsegua asteazkenean egingo dute.

Datorren asteko igandean, hilaren 17an iritsiko dira kaldereroak Trintxerpera, inauteriak gertu direla iragartzera. Goizean irtengo da konpartsa,  11:45en, Serafin Esnaola plazatik.

Baina kalera irten aurretik, asteazkenean, entsegua egingo dute, alkateordetzako sotoetan, asteazkenean, 20:15etik 21:15era. Antolatzaileak, Pasaiako musika eskolak, bertaratzen direnei zartagina eta mailua eramateko eskatu die.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.