Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bikote pasaitar bat etxea galtzear dela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Etxebideren aurrean prentsaurrekoa egin dute, bikoteari alokairu sozialeko etxebizitza zuzenean esleitu diezaioten eskatzeko.

Miren Schnitger eta Aitor Iriarte hilaren 28an kalean gera daitezke aurrez alokairu sozialeko etxebizitza esleitzen ez badiete.
Pasaia
2019/02/07

Rosa Garcia buru zutela eta kaltetu zuzenak bertan zirela elkarretaratzea eta prentsaurrekoa egin du gaur goizean Donostian, Etxebideren egoitzaren sarreran, Kaletaratzeak Stop plataformak.

Bi kaleratzeen berri eman dute agerraldian, baina horietako bat, “presio soziala eta mobilizazioen” ondorioz konponbidean dela jakinarazi du plataformako bozeramaile Rosa Garciak.

Alokairua ez ordaintzeagatik Zorroaga Fundazioak hiru seme-alaba dituen emakume gazte bat salatu eta kaleratu behar zuen. Prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, baina, salaketa erretiratu du atzo fundazioak, eta Donostiako Etxegintza alokairuzko etxe bat eskaini diezaieten lanean hasia dela iragarri dute.

Oso bestelakoa da pasaitar bikotearen egoera. Miren Schnitger eta Aitor Uriartek otsailaren 28an beren egungo etxea, alokairuzkoa, utzi behar dute. Jada kalean ez badaude aurrez maizterrak lau hilabeteko luzapena eman dielako izan da, baina merkatu libreko alokairua ordaintzeko adina diru ez dute eta egunak agortzen doaz. Bikoteak hiru urteko haur bat du eta bigarrena bidean, eta kolektibo zaurgarri bateko kide diren heinean, Kaleratzeak Stop plataformak bikoteari alokairu sozialeko etxebizitza bat zuzenean esleitu diezaion eskatu dio Etxebideri.

Gaur jakinarazi dutenez, gainera, eskaera bera egin dio Pasaiako Udalak Etxebideri, gizarte zerbitzuen bidez, baina, oraingoz, tamalez, erantzunik ez.

Beste askoren arazoa

Gaur salatu dituzten kasuak ez direla kasu isolatuak nabarmendu dute gaurko agerraldian Kaleratzeak Stop plataformak, eta jende asko antzeko egoerak pairatzen dituela salatu. Plataformak erraztutako datuen arabera, gaur egun EAEn alokairuaren batez bestekoa 1123 euroko da, soldaten batez bestekoaren gainetik.

“Prezioen burbuila espekulatiboaren arazoari” EAEk duen “alokairuzko babestutako etxebizitza parke publiko eskasa” gehitu behar zaiola ohartarazi dute.

Gauzak honela, plataforman biltzen dira askotariko eragileak manifestu bat lantzen  ari direla iragarri dute, epe motzean publiko egingo duten manifestua, “denon eskura egongo den etxebizitza duina egiazko eskubidea izan dadin”.

 

 

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.