Herritarrak hartzeko datak aldatu dituzte Antxon
Azken orduko kontu batengatik alkateak ezin izan ditu aste honetan herritarrak hartu
Hileko lehen astean hartu ohi ditu herritarrak Izaskun Gomez alkateak, baina aste honetan azken orduko batengatik ezin izan du azokan egon, eta hori dela eta ordutegi berria zabaldu du.
Datorren astean izango da alkatea azokan, asteazkenean (hilak 13) 18:00etatik 19:30era. Nolanahi ere, abisu, iradokizun edo besterik helarazi nahi izatekotan posta elektronikoz idazteko eskatu du.