[Bideoa] Donibane, bertako haurren begietatik, haur etorri berrientzat
"Ongi etorri gazte!" egitasmoaren bitartez, Pasaiako gazteek eta nerabeek zuzenean hartu dute parte etorri berriei harrera egiteko programan.
Ongi etorri, gazte! programa parte hartzen ari diren Donibaneko haur eta gazteek herrira etorri berriei harrera egiteko helburuz landu duten bideoa aurkeztu dute.
Haur sanjuandarrak ageri dira bideoan, Donibaneko herriari buruzko azalpenak emanez, eta beren ohiko topalekuak aurkeztuz.
Pasaiako Udalak, Haur eta nerabeen eskubideen Arloaren, Migrazio eta Aniztasun Arloaren eta Gazteria Departamentuaren bidez, Farapi Kooperatibarekin eta Rekkam enpresarekin batera sustatu du prozesua.
Gazteekin aniztasuna eta harrera lantzeaz gain, Donibaneko eragile ugariren parte-hartzea bultzatu dute, helburu argi batekin: haur eta nerabeen Eskubidean izeneko Planean jasota dagoen harrerari buruzko konpromisoa betetzea.
UNICEFek, joan den azaroan, haurren eta nerabeen lagunen herri izendatu duela Pasaia, Eskubidean planari esker.
