Korrika batzordeak elkartuko dira Trintxerpen eta Antxon
Trintxerpen lehen aldiz bilduko dira astelehenean, eta Antxon, asteartean, bigarrenez.
Trintxerpeko eta Antxoko korrika batzordeek datorren asterako luzatu dituzte deialdiak.
Trintxerpeko Korrika Batzordea lehen aldiz elkartuko da, astelehenean (hilak 11), 19:00etan, Alkateordetzako areto nagusian; Antxoko, berriz, hurrengo egunean, astelehenean (hilak 12), 17:45etik aurrera.
Bi kasutan 21. Korrikari ahalik eta harrera onena prestatzeko bilerak izango dira, eta bietara herritar guztiak daude deituta.