Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzungo feministek dena prest dute martxoaren 8rako

Oiartzungo Feministen Asanbladak deitua, agerraldi jendetsua egin dute greba feminista egingo dutela argi uzteko. Indarkeria matxistaren kontrako panela aurkeztu dute.

martxoak 8 aurkezpena oiartzun Agerraldi jendetsua egin dute Kastroko iturriaren ondoan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/02/08

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, feminista ugari elkartu dira Kastroko iturriaren ondoan. Helburua izan da martxoaren 8ko greba feminista aurkeztea. Lehenik eta behin, hala ere, indarkeria matxistaren kontrako saretzearen emaitza izan den panela erakutsi dute. Fermiñenen egongo da hemendik aurrera.

Iazko martxoaren 8a oraindik gogoan dutela, aurten ere, data hori, aliantzez, borrokaz eta konplizitatez betetzeko asmoa dutela iragarri dute. Aurtengo martxoaren 8an greba feminista egingo dutela iragarri dute: “Emakumeok, transok eta bollerok lan guztiak utzi eta kaleak hartuko ditugu. Greba feministak bizitzako esparru guztiei aurre egiten die, indarkeriari, parekidetasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei. Greba feministarekin, hetero-patriarkatu-kapitalistari planto egingo diogu!”.

Adierazi dutenez, iraultza feministak bizitza politizatzea exijitzen du, egunerokoa borroka eremu bezala aitortzea. Feminismoa erosoa ez dela ohartarazi dute, praktika erradikala dela. “Martxoak 8an hetero-patriarkatu-kolonial-kapitalistak alboratzen gaituenok erdigunea hartuko dugu, transon, bolleron eta emakumeon bizitzak erdigunean jarri nahi ditugulako”. Greba bost ardatzetan banatu dute: pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba.

Grebaren nondik norakoak

Sei modutan har daiteke parte hilabete barru egingo duten greban. Modu sinbolikoan irudikatu dituzte agerraldian. Sei dira parte hartze mota horiek: lantoki eta ikasgeletan greba egitea; herri eta hirietako mobilizazioetara joatea; zaintzeari uztea eta, hori irudikatzeko amantala balkoian eskegitzea; bakoitzaren eskualde edo arloan greba antolatzea eta zabaltzea; besoko morea eta txapa janztea, grebarekin bat egiten dela adierazteko; eta merkatuan kontsumitzeari uztea.

Ildo horretan, dei egin dute irekita dauden dendetan ez kontsumitzea, dena gelditzea baita euren helburua. Horrez gain, egunerokoan kontsumo arduratsu eta jasangarria egitera deitu dute.

Eskakizunei dagokienez, bizitza erdigunean jartzea eskatu dute. “Guztiontzat bizitza bizigarriak lortzeko, hasteko, elkarren beharra dugula aitortu behar dugu, ez garelako merkatura datozen subjektu autonomo eta arrazionalak, beharrik gabekoak”. Injustizia guztiak bata bestearekin lotuta daudela salatu nahi izan dute.

Horrez gain, zaintzaren berrantolaketa bat aldarrikatu dute, eta politika publikoen esku gera dadila. “Horretarako”, jarraitu dute, “instituzioek eta gizonek beren gain hartu behar dute dituzte dagozkien zaintzen ardura”.

Prekarietatearen kontrako aldarria ere helaraziko dute. “Emakumeok egiten ditugun enplegu askori balio sozial eta ekonomiko gutxiago ematen zaie lanen banaketa sexualean oinarrituta. Bizitzaren erreprodukzio eta zaintzarekin loturiko lan guztiak historikoki dohainik atera zaizkio sistemari, gizon askoren mesederako eta emakumeon, bereziki migranteon kalterako”. Ongizatea eta aberastasuna bermatzen duten jarduera guztiak lana direla berretsi dute, soldatapekoak izan ala ez.

Indarkeria eta arrazakeria

Gizarte patriarkalaren oinarria indarkeria matxistan eta heteroarauan dagoela esan dute. “Emakumeok indarkeria matxista salatzen dugun bakoitzean, eremu publiko zein pribatuan, sinisten ez gaituen eta zalantzan jartzen gaituen justizia, lege-sistema, botere publikoekin borrokatu behar gara, besteak beste. Horren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzen dugu”. Horrez gain, Euskal Herrian indarkeria matxistak iaz hildako bi ume eta bederatzi emakumeak gogorarazi dituzte, eta azkenak izatea eskatu dute.

Arrazakeriari dagokionez, “kapitalismoarekin eta patriarkatuarekin batera”, pertsonak gutxietsi, deshumanizatu eta eskubideez desjabetzen dituela salatu dute. Hainbat eskaera egin dituzte: Osasun arreta eta hezkuntza sistemarako sarbidea erraztea, etxebizitza eskubidea babestea eta prestazio sozialak bermatzea.

Egitaraua

Martxoaren 8an emakumeak daude grebara deituta, baina “kapitalaren erreprodukziorako jarduerarik” nahi ez dutela argi utzi dute. Horregatik, gizonei eskatu diete zaintza lanez arduratzea. Hori dela lehentasuna, eta ez mobilizazioetan parte hartzea. “Mobilizazioetan parte hartzen baduzu, gogoratu emakumeon protagonismo eta bisibilizazioa ezinbestekoak direla. Gizon moduan, hori ahalbidetzea dagokizu, jar zaitez atzeko aldean, agindu edo azalpenik eman gabe”, esan dute.

Hilabete falta den arren, oraindik gauzak dituzte hitz egin eta prestatzeko. Datorren batzarra hilaren 15ean izango da, ostiralarekin. Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira, 18:00etatik 20:00etara. Martxoaren 2an, berriz, toki berean elkartuko dira, 09:00etan, greba egunari buruzko azalpen, berrikuntza eta zalantzei buruz aritzeko. Martxoaren 8ko egitaraua oraindik lotuta ez badago ere, hau da orain arte prestatu dutena.

  • 08:00etan: Auto karabana feminista, Alcampotik abiatuta.
  • 10:00etan: Photocall feminista, eta erabiliko den materiala sortzea, Done Eztebe plazan.
  • 12:00etan: Manifestazioa, Kapitalismo heteropatriarkalari planto! Bizitzak erdigunera lelopean, plazatik.
  • 14:00etan: Bazkari autogestionatua, plazan.
  • 19:00etan: manifestazioa, Errenteria-Oreretan edo Donostian (zehazteke).

Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena
Martxoak 8aren aurkezpena

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.