21. Korrika aurkeztu dute festa giroan

21. Korrika bidearen bueltan dela ospatzeko Korrikotea egiten ari dira gaur Errenteria-Oreretan. Eguerdiko poteoarekin eman diote hasiera festari, trikitilariek laguntzaz, eta gosea eginda bildu dira Merkatuzarren, han sagardotegi menu oparo batez gozatzeko.
Eskualdeko AEKko kideek 21. Korrika aurkeztu eta materiala saltzeko baliatu dute aukera, eta bazkal ostea, berriz, Andoni Ollokiegiren musika eta kantekin girotu dute.