Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezon Ondo Ai Ginen taldeak desegitea erabaki du

Hauteskundeen atarian taldea interes politikoen arabera erabiltzea saihestu nahi izan dute; Etorkizunari begiratu eta akordioari beste aukera bat eman nahi diote.

Lezon Ondo Ai Ginen taldeko kideak, agurrerako landu duten kartela eskuan.
Lezo
2019/02/09

Duela sei urte pasatxo hasi ziren lanean, hastapenetan Lezo Zero Zabor izenarekin. Gerora Lezon Ondo Ai Gea izena hartuko zuten, atez atekoaren defentsan, nolabait, eta azken urteetan, berriz, Lezon Ondo Ai Ginen izena hartuta, hain justu hondakinen kudeaketaren inguruan herrian adostutakoa bertan behar utzi eta bosgarren edukiontziaren sistema berriz ezartzearekin batera. Taldeko kide Iñigo Esnaolak gaurko agerraldian ohartarazi duenez, hiru izenek taldearen historiaren hiru mugarri islatzen dituzte, eta ibilbidearen nolabaiteko ispilu izan dira. Hiru etapa, eta hiruak oso diferenteak.

Gaur, baina, “taldea itzaltzea” erabaki dutela eta itzaltze horren zergatik azaltzera agertu dira prentsa aurrera. “Aurrera begiratu nahi dugu etorkizunean hondakinen inguruan eztabaida osasuntsu bat izan dezagun”, adierazi dute, eta desegitearekin hauteskundeen atarian “hondakinen eztabaida lokazteko inork taldea politikoki erabiltzea” saihestu  nahi zain dutela gaineratu dute.

Balorazioa

Atzera begira jarri dira agur esateko mezuan, eta dena ez dela kalterako izan nabarmendu. Positiboki baloratu dituztenen artean, “atez ateko sistemarekin lezoarrek izan zuten jarrera bikaina” eta “sistema mistoaren akordioa”.

Gogoratu dutenez, atez atekoa martxan zegoela Lezo %85eko bereizketa tasa izatera heldu zen, “Gipuzkoa eta Europa mailan eredu bilakatuz”.

Kepa Garbizu EAJrekin alkate zela sistema mistoa ezartzeko lortutako akordioa ere eredugarritzat dute. “Harro egoteko moduko adostasuna lortu genuen, elkarlanaren ondorioz 13 zinegotzietatik 12-k sinatu baitzuten akordio hori”, gogoratu dute.

Gerora, ordez, bertan behera utzi zuten akordio hura, gaur esan dutenez, “errauste planta eraikitzearen aldeko indarrek Lezoko herrian atzaparrak sartuta”.

Bidean, beraz, dena ez da izan gozoa eta “gertaera mingarriak” ere salatu dituzte, tartean Lezoko egungo alkateak “behin eta berriz esandako gezurrak”. Galdeketa egingo zuela hitz eman arren, Jesus Maria Martiarenak hitza ez duela bete salatu dute. Bide beretik, hala gertatuko ez zela jakin arren, bosgarren edukiontziarekin birziklatze tasa igoko zela esan izana leporatu diote, baita edukiontzien sistema merkeagoa izango zela behin eta berriz errepikatu izana. “Non sartu dira kontratuaren bikoizketa datuak? Non daude San Markosen urtero botatzen ditugun errefusa kilo guztien kostuen datuak?”, galdetu dute.

Horiez gain, taldearen eskaerei muzin egin eta hondakinen mahaia sortzeko borondaterik agertu ez izana leporatu diote Martiarenari, eta azkenik, Guillermo Lazoneko bizilagunei trufa egin izana kosposta gunearen kontura.

Etorkizunera begira

Gertatutakoak gertatu, eraikitzailea izan da Lezon Ondo Ai Ginen taldekoen azken mezua. Taldea deseginda ere, birziklapenaren alde eta errauste plantaren kontra lanean jarraitzeko asmoa adierazi dute: “Etorkizunean birziklapenerako aukera berriak balia ditzagun”, adierazi dute eta herritar guztien norabide horretan “bultzatzera” animatu.

Azken agerraldirako propio kaleratutako kartelak eskuan agin dute taldearen azken argazkia.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.