Bihar epaitzen hasiko diren politikari kataluniarrei babesa emango diete
Bihar hasiko da, Espainiako Auzitegi Gorenean, Kataluniako hamabi buruzagi politikoren kontrako epaiketa. Gure Esku Dagok elkarretaratzea antolatu du.
Azken urteetan ohikoak izan dira Kataluniarekiko elkartasun zeinuak. Oiartzungo Gure Esku Dagok elkarretaratzera deitu du bihar arratsalderako. Izan ere, bihar hasiko da Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiketa, Espainiako Auzitegi Gorenan.
Elkartasuna adierazte aldera, erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak bi zita jarri ditu. Lehenik eta behin, bihar arratsaldekoa. Done Eztebe plazan elkartuko dira, 19:00etan. Bigarren zita datorren igandean izango da, Donostian. Gros auzoko Katalunia plazatik manifestazioa aterako da, 12:00etan.
Bestalde, hainbat alorretako 68 euskal herritar ezagunek manifestua kaleratu dute, konponbide politikoa eskatuz. Tarten da Joxe Iriarte Bikila oiartzuarra. Hona hemen Berriak jasotako albistea.
