Errege Abelbidearen seigarren etapa, Urdabururekin
Bidean Urkizu, Mendikuteko gailurra, eta Zelatun pasako dituzte. Bost ordu eta erdiko zeharkaldia izango da denera.
Urdaburu Mendizale elkarteak irteera egingo du hilaren 16an (larunbata). Zehazki, Errege Abelbidearen seigarren etapa egingo du Tolosa eta Errezil artean. Bidean Urkizu, Mendikuteko gailurra, eta Zelatun pasako dituzte. Bost ordu eta erdiko zeharkaldia izango da denera.
Zumarditik abiatuko dira 07:30ean, autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu egun eta ordutegi beretan, edota webgunearen bidez. Etaparen informazioa, berriz, hemen kontsulta daiteke.