Jaizkibelgo tiro eremuan egin dituzten lanak ilegalak direla berretsi du Eguzkik
Pasaiako Udalak miliarrek lizentziarik ez dutela eskatu jakinarazi die
Eguzki Talde Ekologistak Jaizkibelgo tiro eremuan militarrek egin dituzten lanak ilegalak direla berretsi du, Pasaiako Udalak militarrek pistaren hasieran egin dituzten lanak udal baimenik gabe egin dituztela berretsita.
Eguzkik jakinarazi duenez, Pasaiako Udalak hilabeteko epea eman dio Espainiako Defentsa Ministerioari lanen legalizaziorako proiektua aurkez dezan. Era berean dio, Pasaiako udal zerbitzu juridikoak iturritzat aipatuta, zigor espedientea zabaltzeko eskumena aldundiak duela.
Eguzkik gogoratu duenez, talde ekologistak lanak salatu zituenean aldundiak inhibitu egin zen, eta horregatik, orain berriz ere eskatu dio bere betebeharrari heldu eta zigor espedientea zabaltzeko.
Eguzkiren arabera gertaera hauek militarren harropuzkeria agerian utzi dute eta horrez gain, tiro eremua Natura 2000 Sarean egoteak suposatzen duen burugabekeria.
Diputazioak Jaizkibelekin eta Natura 2000 guneekin duen diligentzia falta ere salatu dute bide batez ekologistek.
2018. urtean salatu zituen lanak lehenbizikoz Eguzkik. Aldundian gaiaz galdetuta eta erantzuten ez zutela ikusirik Pasaiako Udalarengana jotzea erabaki zuten ekologistek, eta esan dutenez, udalak konfirmatu die lanak udal lizentziarik gabe eginak daudela.