Ongietorriak dira denak
'Egin zaidazu bisita' bideoklipean parte hartutako hamalau herritarrekin kartelak jarri ditu autobus geltokitan udalak, herriaren aniztasuna agerian jartzeko.
Bisita egiteko gonbidapena, denak ongietorriak direla. Hori da udalaren asmoa ostiraletik herriko autobus geltokietako markesinetan jarri dituen argazkiekin. Egin zaidazu bisita abestiaren kanpainako argazkiak baliatu ditu horretarako. Errenteria-Oreretan bizi diren hamalau lagun azaltzen dira argazki horietan, bideoklipean aritu direnak, eta guztira hemezortzi autobus geltokitan jarri ditu argazkiak.
Errenteria-Oreretak duen aniztasuna agerian jarri nahi du udalak kanpainaren bidez, elkarbizitzaren mezua zabaldu eta herri abegitsua dela adierazi.
Egin zaidazu bisita bideokliparen arrakasta nabarmendu du azkenik udalak: 23.000 ikuskatzetik gora izan ditu Herri Biziaren YouTube eta Facebook kontuetan.