Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Adinberriren eraikuntza proiektua aurkeztu dute

Urte bukaeran hasiko dira Trintxerpeko Hospitalilloko adinekoen zentroa eraikitzen

Rakel San Sebastian, Markel Olano, Marisol Garmendia eta Maite Peña Adinberriren aurkezpenean.
Pasaia
2019/02/12

120 plaza banakako –guztiak lorategirako sarbide edo terrazarekin–; 25 apartamentu babestu eta eguneko zentro bat. Horiek guztiak izango ditu Trintxerpeko Hospitalilloan eraikiko duten adinekoen zentro berriak. Adinberri izenez bataiatuta, erakunde arduradunek “mugarri bat” izango dela iragarri dute, “Gipuzkoa osorako eta Europarako erreferentzia”, zehaztu dutenez, “zerbitzu berritzaile eta punta-puntakoak» eskainiko dituelako “zahartze osasuntsuaren zerbitzura”.

Atzo aurkeztu zuten Adinberri egitasmorako eraikuntza proiektua, eta lanak urte bukaeran hasiko direla iragarri. Aurkezpenean esan zutenez, Alonso & Hernandez Asociados SLk, JG Ingenieros SAk eta Antero Fernandez Arquitectos SLPk osatutako ABEEari esleitu dizkiote lanak eta proiektuak 32.250.000 euroko exekuzio aurrekontua izango du.

Obrak 36 hilabeteko iraupena izango dute. Beraz, «aurreikuspenen arabera, 2022rako martxan egongo dira Adinberriren instalazio berriak eta lurpeko aparkalekua», aurkezpenean diputatu nagusi Markel Olanok aurreratu zuenez. Ondoan Maite Peña Gizarte Politikako diputatua, Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatua eta Rakel San Sebastian Adinberri Fundazioko zuzendari nagusia izan ditu.

410 enplegu berri

Adinberriren aurkezpenean nabarmendu zuten egitasmoak 410 enplegu berri sortuko dituela, “110 zerbitzu guztiak artatzeko, eta 300 zeharkakoak”.

Eraikinen multzoak 26.900 metro karratu hartuko ditu, eta horiez gain 5.800 metro karratuko urbanizazio azalera osagarri kaiko Herreran, bertan erreferentzia zentroa eraikiko dutelako, eta haren barruan arreta zentroa eta berrikuntza unitatea.

Berrikuntza unitateak 500 metro karratuko espazioa hartuko du, eta ikerkuntza, berrikuntza eta testak egiteko gunea izango ditu.

Multzoak plaza zabal bat ere edukiko du, pasaitarrei zabalik egongo den parke ireki batekin. Kafetegi bat, eta udalerri horretako lehen arreta eta elkarteentzako lokalak ere aurreikusi dituztela esan dute, guztira 900 m2.

Hospitalilloan eraikiko duten lurrazpiko aparkalekua  errotaziokoa eta bertakoentzat izango dela aurreratu dute baita ere. Gutxi gorabehera 425 plaza izango dituela adierazi dute.

Olanok aurkezpenean nabarmendu zuenez, Adinberri Pasaian kokatu izana «ez da kasualitatea» eta proiektu honen bitartez, “Gipuzkoako Foru Aldundiak legealdi honetan estrategikotzat dituen bi proiektu uztartu” dituztela ohartarzi zuen: “gizarte zerbitzuak indartu eta adinekoen bizi baldintzak hobetzea, batetik, eta Pasaialdeko biziberritzean eragitea, bestetik”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.