2019/2/12

Garraio publikoaren tarifak adostea eta doako transbordoak txertatzea eskatu dio EH Bilduk Marisol Garmendiari

Errenteria eta Hernaniko udalek gutuna helarazi diote Garmendia diputatuari akordioetara heltzeko borondatea adierazteko.

Julen Rodriguez, Pasaiak Ahal Du-ren alkategaia

Taldearen egungo bozeramailea eta 'Bai, Ahal Da Pasaia'ren hautagaitzaren buru, boto emaileen %52,5ren bermea lortu du.

Adinberriren eraikuntza proiektua aurkeztu dute

Urte bukaeran hasiko dira Trintxerpeko Hospitalilloko adinekoen zentroa eraikitzen

cronopia oiartzun

'Cronopia' antzezlana ikusteko aukera egongo da igandean

Node Akziona! antzerki taldea gonbidatuko du Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak. Hiru ezezagun, tren bat eta maleta bat dira antzezlanaren ardatza.

Memoriaren Basoan 200 zuhaitz landatuko dituzte

Memoriaren Basoan, Iparragirre zonaldean, zuhaitz landaketa egingo dute Lezoko Ekologia Taldeak eta Etxetxo Memoria Historikoaren Taldeak larunbatean.

errenteria.katalunia

Kataluniako buruzagi independentistak babestera deitu dute

Elkarretaratzera deitu du gaur arratsaldean Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago dinamikak. 19:00etan izango da Zumardian.

Ondorio larririk ez Antxoko Hamarretxeta kaleko ezbeharrean

Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute etxean giltzatuta geratu den bizilagun bat laguntzera.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko emaitzak (2019-02-12)

Pasa den asteburuan 11 partida jokatu zituzten Madalensoro pilotalekuan. Oreka handia egon zen partida gehienetan, eta horietako bi tanto batengatik erabaki zen.

Lezora iritsi da 'Black is Beltza'

'Black is Beltza' nobela grafikoaren emanaldia larunbatean da, 19:00etan hasita, Gezala Auditoriumean. Fermin Muguruzak zuzendutako lana da.

Gehiago