Ondorio larririk ez Antxoko Hamarretxeta kaleko ezbeharrean

Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute etxean giltzatuta geratu den bizilagun bat laguntzera.

Hamarretxeta kalean izan da ezbeharra

Gertaerak ikusmin handia eragin du baina zorionez ez du ondorio larririk eduki. Suhiltzaileak bertaratu dira Pasai Antxoko Hamarretxeta kalera gaur goizean, Udaltzaingoak aditzera eman duenez, etxeko komunean giltzatuta geratu den gizon bat laguntzera.

Dirudienez, aipatu gizonak lapiko bat sutan zuen, baina suhiltzaileak garaiz iritsi dira eta ezbeharra ezerezean geratu da.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.