Julen Rodriguez, Pasaiak Ahal Du-ren alkategaia

Taldearen egungo bozeramailea eta 'Bai, Ahal Da Pasaia'ren hautagaitzaren buru, boto emaileen %52,5ren bermea lortu du.

Julen Rodriguezek Nerea Gonzalezi irabazi dio alderdiaren hauteskunde primarioetan.

Pasaiak Aha Du-k bukatutzat eman du hauteskunde primarioen prozesua, eta emaitzak jakinaraztearekin bat maiatzeko udal hauteskundeetan beren alkategaia Julen Rodriguez izango dela iragarri du.

Rodriguez, gaur egun zinegotzia, Pasaiak Ahal Du-ren bozeramailea da udalean. Horiez gain Bai, Ahal Da Pasaia-ren hautagaitzaren burua izan da bere alderdiko Pasaiako hauteskunde primarioetan. Alkategai izateko prozesuan aurkari, Nerea Gonzalez Bastardo  (%27.50) eta Marian Escobedo Madrazo ( %20.00) izan ditu.

Alkategaia ez ezik, zerrendako hautagaien hurrenkera ere ondorioztatu dute primarioen emaitzen arabera, nahiz eta aldaketak egon daitezkeela ohartarazi. Gaur gaurkoz, hautagaitzan, zerrendatutako hurrenkeran, ondorengoan doaz: Izaskun Urruzola, Florencio Moro (gaur egun zinegotzia) eta Marian Escobedo. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.