Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Araitz Sagarna prest da Eskolarteko Bertso Txapelketan aritzeko

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXIX. Txapelketa, Ibarran. Araitz Sagarna oiartzuarra lehen saio horretan izango da. Bere burua lasai ikusten du.

araitz sagarna Araitz Sagarna, iaz, Anoetan, mahaiaren ezkerrean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/02/13

Datorren ostiralean, hilak 15, hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXIX. Bertso Txapelketa, bat-bateko modalitatean. Lehen saio horretan ariko da Araitz Sagarna Larrañaga bertsolaria (Oiartzun, 2001), Ibarrako Lehen Sendi elkartean. 20:00 inguruan elkartuko dira Joar Garate Rueda, Maddi Aiestaran Iparragirre, Aitor Tatiegi Loidi, Ekain Tolaretxipi Errazti, Hodei Munduate Etxeberria eta Sagarna bera. Zozketa egin, eta afaldu ondoren hasiko dira bertsotan.

Oiartzuarrak nabarmendu duenez, duten txapelketa bakarra da Eskolartekoa, urtean zehar egiten dituzten ekitaldi edo saioren bat kenduta. Hala ere, ez du modu berezi batean prestatu: “Urte osoa daramagu bertsoa lantzen, eta denboraldi hau gehiago zentratzen zara Eskolartekoan izaten ditugun ariketetan, aste pare batean. Zure burua nola ikusten duzun, eta zein den zure puntu ahulena, baina bestela, askoz gehiago ez”. Ikasturte osoan, astero, zehar lantzen dutena nahikoa zaie etortzen denari aurre egiteko.

Antzeko maila

Ostiraleko saioan egongo diren bertsolariek elkar ezagutzen dutela ziurtatu du, eta denek antzeko maila dutela. “Nik bigarren urtea dut, baina badira beste batzuk hirugarren edo laugarren aldia dutela. Badago baten bat gorago edo beherago ibili daitekeena, baina erdipare horretan gabiltza. Denok ditugu aukera antzekoak”, iragarri du.

Iazko Eskolartekoa esperientzia berri bat izan zen beretzat, baina ziurtatu du lasai hartu zuela, bahiz eta beti badagoen presio txiki bat. Azterketak bukatu berri ditu, eta dena batu zaio. “Dena batera iritsi da, zeren aste honetan bukatu baititugu azterketak, eta ez dut nahi bezain beste denbora eduki”. Hala ere, lasai dago: “Daukagunarekin egiteko moduko saioa da, hala ere”.

Ostiralean aurre egin behar dieten ofizioak honakoak izango dira. Sagarnak zerrendatu ditu: “Lehenengoa, izaten da agurra, eta ondoren, lau oinak emanda kantatuko dugu. Ofizioetan, zortziko nagusian bina bertso abestu behar ditugu. Gero datoz koplak eta puntu bati erantzunda bertso bat kantatzea. Bakarkako lana dator ondoren, eta normalean, hamarreko nagusia izaten da. Bukatzeko, agurra”.

Iaz gustura aritu zen —”errepikatu dudanerako, ongi joango zen”—, eta aurten Oiartzungo ordezkari bakarra izango da. Txapelketaren finala apirilaren 5ean jokatuko dute, Lasturreko plazako tabernan. Ea Sagarnak han mikroa hartzeko aukerarik baduen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.