Atsolorra prestatzeko bilera egingo dute bihar
Martxoaren 31n, igandearekin, egingo dute 2018an jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko ekitaldia. Bihar prestaketa bilera izango da.
Lau urte dira Oiartzunen atsolorra berreskuratu zutenetik, eta aurten ez du hutsik egingo. Data badu —martxoaren 31n egingo dute—, eta prestaketan sakonduko dute iaz guraso izan ziren oiartzuarrek.
Horrela, bihar arratsaldean, 17:00etan, udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira, ekitaldiaren nondik norakoak zehazteko. 2018an jaiotako haurren gurasoak gonbidatu dituzte.