Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gure Esku Dago: "Epaiketa hori denon kontua da"

Oiartzuar mordoxka bat elkartu zen atzo Oiartzungo plazan, buruzagi politiko kataluniarren kontrako epaiketa salatzeko.

katalunia oiartzun 2019 Hamarnaka herritar bildu ziren Done Eztebe plazan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/02/13

Atzo hasi zen buruzagi politiko kataluniarren kontrako epaiketa, Madrilen. Horri erantzunez, hainbat mobilizazio egin dituzte Europako txoko askotan. Tartean, Oiartzunen, Euskal Herriko beste 60 bat txokotan bezala. Gure Esku Dagok deituta, oiartzuar talde bat elkartu zen Done Eztebe plazan.

Elkarretaratzearen ondoren irakurri zuten adierazpenean, lehenik eta behin, preso kataluniarrek espetxeratuta daramaten egun kopurua gogorarazi zuten: “Bi Jordiek [Cuixartek eta Sanchezek] 485 egun daramatzate espetxean, Oriol Junqueras eta Joaquim Fornek 467, Josep Rull, Dolors Bassa, Jordi Turull eta Raül Romevak 358, eta Carme Forcadellek 329”. Gogorarazi dute galdeketatik urte eta erdira hasiko dela epaiketa.

Epaiketa hori “denon kontua” dela nabarmendu zuten. Horretarako bi argudio eman zituzten. Alde batetik, Gure Esku Dagoren esanetan, oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. Eta bestetik —jarraitu zuten—, erreferendum demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi dutelako. “Azken batean”, zehaztu zuten, “erabakitzeko eskubidearen kontrako epaiketa bat da: herrien autodeterminazio eskubidea ukatu nahi du”.

Igandean, manifestazioa

Mobilizazioak ez dira atzoko elkarretaratzera mugatuko. “Gure burua demokratatzat dugun guztiok bat egin behar dugu, bai epaiketaren aurrean, baita eskubide zibil eta politikoen urraketa guztien aurrean ere”, esan zuten Gure Esku Dagoko ordezkariek.

Bide horretan, astelehenean, 68 lagunek adierazpena aurkeztu zuten. Konponbide politiko baten alde, presoen kaleratzearen alde eta auzia eteteko eskatu zuten.

Igandean manifestazioa egingo dute Donostian. Gros auzoko Katalunia plazatik aterako da, 12:00etan, eta Bulebarrean bukatuko da. Kataluniako proces-eko presoei elkartasuna adierazteko kolorea horia da, eta kolore horrekin jantzi nahi dituzte Donostiako kaleak. Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, aterki horiak jarriko dituzte salgai ibilbidearen hasieran eta bukaeran. “Deia egiten dugu horiz jantzi eta konplementu edota xingola horiak soinean eramateko, elkartasun keinu gisa, bai manifestazioan baita epaiketak irauten duen artean ere”.

Bukatzeko, berretsi zuten buruzagi politiko kataluniarren etorkizuna ez ezik, “herritar guztiona” ere jokoan dagoela. “Hiru dira oinarrizko aldarriak; atera ditzagun kalera: Konponbidea, demokrazia eta askatasuna”.

Bestalde, Berria egunkaria epaiketaren zuzeneko jarraipena egiten ari da. Beren webgunean jarraitu daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.