Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Galeria] Sortu: "Tortura gure herriaren kontra erabilitako bitartekoa izan da"

Torturaren Kontrako Egunaren harira, ekitaldia egin du Oiartzungo Sortuk. Torturaren aitortza, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak eskatu dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/02/14

Atzo bete ziren 38 urte Joseba Arregi zizurkildarra torturen ondorioz hil zela. Oiartzungo Sortuk deituta, torturaren kontrako elkarretaratzea eta ekitaldia egin zituzten. Done Eztebe plazan elkartu ziren, eta hamar bat minutu han egon ondoren, anbulatorio parera abiatu ziren.

Han dago Esteban Muruetagoiena medikua zenaren oroimenezko plaka. Arregi baino urtebete geroago hil zen, torturengatik. Bi dantzarik Agurra dantzatu zuten, eta ondoren, Sortuko kide batek adierazpena irakurri zuen. Nabarmendu zuen iaz aurrerapausoak lortu zirela torturaren aitortzan, Eusko Jaurlaritzak EHUri eta Euskal Kriminologia Institutuari eskatutako txostenaren aurkezpenarekin. “Torturaren erabilpena sistematikoa izan dela ondorioztatzeko baliagarria izan da”, gaineratu zuen. Hala ere, oraindik onarpena, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermerik ez dagoela gaitzetsi zuen.

Pasa den urtarrilean Nafarroako Auzitegi Gorenaren erabakia gogorarazi zuen. Gobernuak tortura ikertzeko emandako diru-laguntzak baliogabetu zituen. “Nafarroako burujabetza mugatzeaz gain”, azpimarratu zuen, “instituzioek tortura eta estatuko aparatuen indarkeria ikertzeko eskubidea ukatzen dute. Beste behin ere, arkitektura judiziala aurkitzen dugu aurrean, inpunitatea oinarri duena. Kasu honetan, torturena”. Espainiako estatuak tortura “onartu, bultzatu eta saritzen” duela salatu zuen.

Nafarroako Gobernuari tortura ikertzeko baliabideak martxan jartzea eskatu zuten, aitortza instituzionalaren bidean: “Pauso horiek garrantzia berezia dute, gatazka politikoaren aitortza eta horren ondoriozko errelatoak borroka tresna direlako”. Sorturen esanetan, torturaren existentziak frogatzen du gatazkaren existentzia eta bertan aktore bat baino gehiago egon izana.

“Aitortza integrala”

Errelatoarekin jarraituz, Sortuk esan zuen aktore batzuk iraganeko logikan jarraitzea, eta ildo horretan, ezker abertzaleari urrats gehiago eman ditzala eskatzea. Sortuk, baina, gatazka politikoaren biktima guztien aitortza integralaren alde egiten duela jakinarazi zuen. “Torturaren errealitatea aitortu behar dela aldarrikatu behar da, irtenbideak bilatu eta justizia trantsizionalerantz pausoak emateko”.

1962tik, 88 oiartzuarrek salatu dituzte torturak, eta Euskal Herrian 5.657 kasu, gutxienez, izan direla adierazi zuten. “Torturapean egindako deklarazioen ondorioz, kide ugarik urte luzeak bete dituzte, edo espetxean jarraitzen dute. Torturaren aitortzak eztabaida hau hastea ekarri behar du”, erantsi zuten.

Gaur egun “oldartze autoritario eta neofrankista” abian dela salatu zuten, eta testuinguru horretan, salatu zuten tortura “Euskal Herriaren aurka erabilitako bitartekoa” izan dela. Gatazka politikoa ukatzeko erreminta izan dela gaitzetsi zuten: “1978ko erregimen politikoa sostengatzen duten bi oinarrietarako balio izan du. Alde batetik, herri honi bere eskubideak gauzatzeko borondatea ekiditeko. Bestetik, bortizkeria bidezko konfrontazioa inposatzeko”.

Horrela, aitortza, erreparazioa eta berriro ez gertatzea eskatu zuten. Irakurketa politikoaren ondoren, Irati Odriozolak eta Ane Badiolak Hertzainak-en 564 abestia kantatu zuten, Joxe Leon Kazabonek gitarran lagunduta. Bukatzeko, Esteban Muruetagoienaren plakaren ondoan krabelin gorriak utzi zituzten. Petaloak zimeldu daitezkeelako, baina memoria ez.

Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019
Esteban Muruetagoiena 2019

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.