Hungariatik helduko dira

Hilaren 23an helduko dira kaldereroak eta Alabergako Auzo elkarteak harrera egingo die, aurten ere.

Kaldereroan konpartsa iaz. Argazkia: Arditurri Auzo Elkartea

Inauteriak hilaren 28an helduko dira aurten, eta urtero bezala haiek iragartzera helduko dira astebete lehenago kaldereroak Hungariatik. Alabergako Arditurri Auzo Elkarteak egingo die harrera bidaia luzearen ostean. Hilaren 23an izango da hori, 19:30ean. Parte hartu nahi duten guztiei begira entseguak antolatu ditu Alabergako auzo elkarteak hilaren 18an, 19an eta 21ean, 19:15ean hasita elkartearen egoitzan.

Herri eta auzo giroa sustatzea dutela helburu nabarmendu dute antolatzaileek, eta horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera eta jai giroan murgiltzera.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.