Inauterietako herri bazkarirako txartelak salgai larunbatetik

Martxoaren 2an, larunbatarekin, izango da bazkaria orain arte bezala Merkatuzarren, eta bi egun barru hasiko dira txartelak saltzen, Xenpelar Kultur Dendan eta Aralar tabernan.

Aurreko urte bateko inauterietako herri bazkaria. Argazkia: Herri Bizia

Aurten ere antolatu dute herri bazkaria inauterien barruan Inauteri Batzordeko kideek. Martxoaren 2an, larunbatarekin, izango da bazkaria orain arte bezala Merkatuzarren, eta bi egun barru hasiko dira txartelak saltzen, larunbatean zehazki.

Hiru menu prestatu dituzte: helduenak, beganoak, eta haurrenak. Lehenengo bietarako txartelak 15 euroan salduko dituzte, eta hirugarrenerako txartelak, berriz, 10 euroan. Helduen menua entsalada errusiarra, askotariko iberikoak, oilaskoa parrilan, torrijak, kafea eta edariekin osatu dute; beganoa, berriz, entsalada, gazta begano kroketak, Linda McCarthey hanburgesa eta saltxitxa parrilan, txokola eta bainilazko tarta, kafea eta edariekin osatu dute; haurrena, azkenik, kroketak, oilaskoa parrilan, txokolate tarta eta edariekin osatu dute.

Txartelak  Xenpelar Kultur Dendan eta Aralar tabernan izango dira salgai. Inauteri batzordea osatzen dutenek herritarrak animatu dituzte bazkarian parte hartzera, eta gainera, aurtengo gaia aintzat hartuta, zirkuarekin lotutako mozorroak janztera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.