Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bi oiartzuar Saran, artekari lanetan

Onintza Etxebeste eta Eneko del Amok Eva Campo Mueller Elkarteak ematen duen beka eskuratu dute. Saran diagnosi bat egingo dute, lurraldea abiapuntu.

xareta lurraldea artekari [Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/02/15

Datozen hilabeteetan, bi oiartzuar ibiliko dira Sara inguruan (Lapurdin). Ez dira inguruari sona eman dion sorginkerian arituko, baizik eta lanean. Onintza Etxebestek eta Eneko del Amok proiektu bat osatu beharko dute, tokiko garapenean oinarritutakoa. Xareta, lurraldea artekari du izena proiektuak.

Lapurdiko udalerri horretan lan egitea ez da ausazkoa. Irungo Eva Campo Mueller Elkarteak atera duen beka (6.000 eurokoa) irabazi zutelako doaz hara. «Eva Campo Mueller irundarra dinamizazioan eta parte hartze prozesuekin lanean aritzen zen, batez ere hirigintza eta genero ikuspegiarekin. Ekonomia sozial eta eraldatzailearekin (ESE) oso konprometituta zegoen. Duela hiru urte hil zen», gogorarazi du Del Amok. Gainera, Sarako herriko etxeak beste mila euro gehitu zizkion bekari, proiektua beren udalerrian gauzatuko zelako. Izan ere, Camporen gurasoek etxe bat dute Saran, eta harremana dute inguruarekin.

Beraz, lurraldea bera abiapuntutzat hartuta, proiektu bat sortzea da helburua, tokiko garapenarekin eta ESErekin lotuta. «Nik», zehaztu du Del Amok, «agroekologiarekin eta parte hartze prozesuekin lan egiten dut. Onintzak [Etxebestek] artearekin egiten du lan». Esparru ezberdinetan lan egin arren, biek dituzte amankomunean lan eremu antzekoak: baserriak eta landa eremua. Ziurtatu du aspalditik zutela elkarrekin lan egiteko gogoa. Gainera, beka horrekin, zerbait ezberdina egitea ahalbidetu nahi zuten, administrazioarekin harremana nahiko bertikala izaten delakoan: «Normalean, nahiko ikuspegi ekonomikoa izan ohi dute. Komunitatea bultzatzea ere gustatzen zaigu, ez bakarrik ekonomikoki, baizik eta balore humanoetatik».

Barandiaran eguneratuz
Sara Euskal Herriko historian arrastoa utzi duten pertsonen bizileku izan da. Horietako bat izan zen Jose Miguel Barandiaran ataundarra. 1936ko Gerratik ihesi, Lapurdin erbesteratu zen. 1941ean, adibidez, bertako haitzuloak aurkitu zituen. Horrez gain, XX. mendeko Sarako gizartea eta lurraldea diagnostikatu zuen, ikuspuntu antropologiko batetik. Azterketa hura berriro formulatuko dute Etxebestek eta Del Amok. Hori bai, oinarria ekonomian, gizartean baita ingurumenean ere izango du. «Gure diagnosia gauzatzeko», argitu du Del Amok, «bi egunez joan ginen Sarara. Konturatu ginen Barandiaranen ideia oso aldatuta dagoela. Oso idealizatuta dago landa eremua, eta hor badago faktore bat dela turismoa. Horrek eragiten du lehenengo sektorean, bai modu positiboan baita negatiboan ere». Errealitate bat islatu nahi dute, eta artearekin modu sinbolikoan egingo dute. Barandiaran 2.0, nolabait esateko.

Komunitatea bultzatu nahi dute, balore humanoetatik abiatuta

Merkataritza eta lehen sektorea hartuko dute eremu-ikerketa aurrera eramateko. Sektore ekonomikoak dira, baina ez dira horretara mugatuko: auzokideen arteko harremanak aztertu nahi dituzte, dendariarekin dutenak, baserritar edota ekoizleekin…
Ez dira, baina, argazki finkoa ateratzeko asmoarekin bakarrik ariko. «Interesik balego, merkatariekin, lehenengo sektorekoekin edota administrazioarekin foro txiki bat egin nahi dugu», azaldu du. Foro edo dinamika hori arazo edo oztopoak azaleratzeko erabili nahi dute, baliabideak dituztenek konpontzeko. «Aukerak sortu nahi ditugu, baita baserrien sinbolismo hori desmitifikatu ere. Prekarizazioa, esplotazioa… Edo alderantziz, aukera handiak daude beste gauza batzuk planteatzeko».

Prozesua, garrantzitsu

xareta lurraldea artekari 1

Eneko del Amo eta Onintza Etxebeste (ezkerrean), elkarteko kideekin.

Etxebestek eta Del Amok diagnosiari ez ezik, izaera prozesuari emango diote garrantzia. Del Amo: «Guk ezin dugu ideia bat hemendik eraman, eta hura garatu. Ez. Guk joan behar dugu jendearengana, eta haiekin batera garatu behar ditugu ideiak». Adibide batzuk jarri ditu. Esaterako, ogi obradore bat irekitzeko beharra ager daiteke, edo merkataritza sistema aldatzekoa, edota produktu lokal eta ekologikoen kontsumo kooperatiba bat sortzea. Eta saratarrak inplikatze aldera, artea erabiliko dute. Prozesuan hainbat material sortuko dituzte: audioa, irudiak, bideoak, marrazkiak…

Sei hilabete dituzte proiektua aurrera ateratzeko, eta talde eragile bat sortu dute, erabakiak elkarrekin hartzeko. Honako elkarte hauek osatzen dute: Eva Campo Mueller Elkarteak; Hiritik At! arkitekto taldeak; Farapi kooperatibak; eta ETIcoop-ek (Lurraldeko Garapen eta Berrikuntza Eskola). Aste honetan elkartu dira Sarako Herriko Etxearekin, eta haiek bertan egotea gustatuko litzaiekeela helarazi diete.

Etxebesteren eta Del Amoren proiektua ez zen izan aurkeztu zen bakarra: «Hamar proposamen aurkeztu ziren, oso ezberdinak. Denak ekonomia sozial eta eraldatzailearekin lotuta zeuden. Guk lortu dugu. Agroekologian daukat esperientzia, eta berak artistikoan. Talde polita osatzen dugula uste dut, ikuspuntu ezberdinekin; batzuetan saiatu behar dugu ados jartzen».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.