[Bideoa] Oñatiko Eltziaren esperientziaz hitzaldia San Pedron

Pasaiako EH Bilduk antolatu du solasaldia.

Kultur ekipamendu bat da, herritarrak eta udalak elkarlanean kudeatuta

Pasaiarako esperientzia baliagarri izan daitekeela sinetsita, Pasaiako EH Bilduk hitzaldi bat antolatu du asteazkenerako (hilak 20) San Pedron. Hizlaria Oñatiko zinegotzi Nerea Zubia izango da.

Oñatiko kultur ekipamendu bat da Eltzia, udalak eta herritarrak elkarlanean kudeatuta. Pasaiako EH Bilduren arabera, Oñatiko eredua baliagarria izan daiteke Proisarentzat, baita Pasaiako bestelako eragileentzat ere.

Hitzaldia 19:00etan izango da San Pedroko udal aretoan.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.