Etxebizitza turistikoak erregulatzeari ekin dio Pasaiako Udalak
Udalerriko kasko historikoetan bereziki nabaria da alokairu turistikoaren eragina.
Kezkatua dago Pasaiako Udala etxebizitza turistikoen gaiarekin eta araudi berri bat prestatzen ari da, aitortu duenez, gaur gaurkoz udalerriko kasko historikoetan nabaria delako alokairu turistikoen eragina.
Asmoa, Etxebizitza turistikoak arautzea eta Pasaiako Arau Subsidiarioek zentzu horretan dituzten hutsuneak estaltzea. 1997. urtekoak dira Pasaiako Arau Subsidiarioak, turismoaren fenomenoa herrian hain nabarmena ez zen garaikoa. Errealitatea nabarmen aldatu da eta gaiari heltzea beharrezkoa dela baloratu da.
Proiektua, oraingoz, alde aurreko aurkezpen publiko fasean dago, eta interesdunek udaletxean eskatuta edota udalaren webgunearen bitartez jaso dezakete informazioa. Martxoak 8ra arte zabalik egongo da ekarpenak egiteko epea.